Egilearen artxiboa: Itxaro Borda

TTANTTAKA

Goizon, lanera joan aurretik, Berria irakurri dut eta bereziki Iratxe Retolazaren Euforia zutabea. Interesgarria. Bilboko presoen aldeko oldea berraipatzerakoan, alderdi guztien arteko batasuna kritikatzen du, haiek nora jendeak hara akuilatzen dituela. Ulertzen ez dudana zera liteke: zergatik jarraitzen dugu oraindik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

BARNEALDERA

Izturitzera noa. Hobe erranik Donamartirira. Hango ikastolako haurrekin ipuinak nola egiten diren agertzera eta haien galderei erantzutera. Ahal baldin badut behintzat. Haize hegoak buhatzen du kanpoan. EH Barnealdea distiratsu dateke, egiazki maite dudan bezala. Argazki zenbait hartuko ditut bidean. Berria.com … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

EAST WOOD

Eastwood astea dut. Josey Wales eta Mystic River. Tragediak. Ordokietako Gizona filma geratzen zait ikusteko. Zer egin besterik galdatu lezake Oblomovek. Alabaina gerra da txaboletan. Haurrak negarrez eta gurasoak orroaz. Elkar hilko dute laster. Mendekua eta arrabia. Robert ez da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

BAIONA, GOIZA

Zinez harriturik geratu natzaio begira. Eguna altxatzen zihoan ortzaizean gorri eta urdin. Argitasun meharrak etxe aitzineko zuhaitzak distira arazten zituen Caspar David Friedrichen margo batean bezala. Eta haize hegoa, gure zauri erreal eta metaforiko guztien gozatzaile.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

OIKOMONOS I

Grezian eta Italian Europear Banku Zentraleko arduradun ohiak izendatuko dituzte gobernu buru, idorreria ekonomiko zakarra areagotzea helburu. Ez da seinale ona gure adiskide mediterranearrentzat. Ekonomiak politika gainditzen eta zapaltzen duela argi dago, merkatuek jada manatzen dutelarik orainaren zein geroaren alorra. Ametsa debekatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

BLING BLING I

Bartzelonatik itzuliz geroztik, via Frankfurt eta Wiesbaden, Maria Mercé Marçalen La Passio seguns Renée Vivien nobela irakurtzen dut gauez. Katalaneraz. Hamar bat orrialde arrats oroz. Eta izugarria zait, adibidez honakoa idazten duelarik: “Els que diuen que estimen infinitament, estimen infinitament poc…” … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

MUNDUA, BAT

 Ni neu ere euskarara makurtzen naiz. Plegatzen. Tolesten. Bloga gure hizkuntza zaharrean irekitzen dut, aditzak eta hitzak ur jauzi horretarik edaten ditudalako. Ongi etorri bada! Aldarrai ibiliko gara, egunen eta gertakarien isurian, beste helburu finkorik gabe.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun