TTANTTAKA

Goizon, lanera joan aurretik, Berria irakurri dut eta bereziki Iratxe Retolazaren Euforia zutabea. Interesgarria. Bilboko presoen aldeko oldea berraipatzerakoan, alderdi guztien arteko batasuna kritikatzen du, haiek nora jendeak hara akuilatzen dituela. Ulertzen ez dudana zera liteke: zergatik jarraitzen dugu oraindik parte hartzen gure sinesmenak trabatzen edo inarrosten dituzten manifestaldi orgasmiko horietan? Hobe genuke etxean. Ni, adibidez, ez noa Batera elkarteak antolatzen dituen buru-agerraldi apoteostasikoetara. Bost axola zait: euskaraz mintzo den arren, eta presoen alde are gutxiago, sekula ez dut nire gogoz manifestatuko UMPko baten saihetsean. Bego erranik.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*