BARNEALDERA

Izturitzera noa. Hobe erranik Donamartirira. Hango ikastolako haurrekin ipuinak nola egiten diren agertzera eta haien galderei erantzutera. Ahal baldin badut behintzat. Haize hegoak buhatzen du kanpoan. EH Barnealdea distiratsu dateke, egiazki maite dudan bezala. Argazki zenbait hartuko ditut bidean. Berria.com gunean ibili ondoan, ene ustez, herrialdea, lurraldea, bihotza, ebazpenez hantu gure izpiritu itxiak baino handiagoak ditugu eta horrek salbatzen gaitu. Nolabait.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*