Hilabetekako artxiboa: azaroa 2011

BAIONA, GOIZA

Zinez harriturik geratu natzaio begira. Eguna altxatzen zihoan ortzaizean gorri eta urdin. Argitasun meharrak etxe aitzineko zuhaitzak distira arazten zituen Caspar David Friedrichen margo batean bezala. Eta haize hegoa, gure zauri erreal eta metaforiko guztien gozatzaile.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

OIKOMONOS I

Grezian eta Italian Europear Banku Zentraleko arduradun ohiak izendatuko dituzte gobernu buru, idorreria ekonomiko zakarra areagotzea helburu. Ez da seinale ona gure adiskide mediterranearrentzat. Ekonomiak politika gainditzen eta zapaltzen duela argi dago, merkatuek jada manatzen dutelarik orainaren zein geroaren alorra. Ametsa debekatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

BLING BLING I

Bartzelonatik itzuliz geroztik, via Frankfurt eta Wiesbaden, Maria Mercé Marçalen La Passio seguns Renée Vivien nobela irakurtzen dut gauez. Katalaneraz. Hamar bat orrialde arrats oroz. Eta izugarria zait, adibidez honakoa idazten duelarik: “Els que diuen que estimen infinitament, estimen infinitament poc…” … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

MUNDUA, BAT

 Ni neu ere euskarara makurtzen naiz. Plegatzen. Tolesten. Bloga gure hizkuntza zaharrean irekitzen dut, aditzak eta hitzak ur jauzi horretarik edaten ditudalako. Ongi etorri bada! Aldarrai ibiliko gara, egunen eta gertakarien isurian, beste helburu finkorik gabe.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun